Navarrabiomed, Nafarroako Gobernuaren eta NUPen zentro mistoa
Navarrabiomed Nafarroako Gobernuaren ikerketa biomedikorako zentroa da. 2012. urtean sortu zen. Zentroaren helburua da ezagutzaren mugan ikerketa biomedikoa sustatzea, erraztea eta egitea, terapia eta tratamendu berritzaileak garatzeko, herritarrek bizi-kalitate hobea izaten lagun dezaten.
2016az geroztik, Navarrabiomed Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) lotuta aurkitzen da. Modu horretan, akordioari esker, bi erakundeek beren indarrak batzen dituzte Nafarroako sektore biosanitarioaren lehiakortasuna indartze aldera. Gaur egun, zentroa 20 ikerketa-unitateren eta 4 plataforma teknologikoren baitan antolatzen da, eta guztira 120 ikerlari biltzen dituzte.
Era berean, eskualdeko beste zentro publikoetako 250 profesional sanitario baino gehiagok egindako ikerketa-jarduera errazten eta sustatzen du Navarrabiomed-ek.
- Ikus zentroaren organigrama
-